XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua


ii) Kalkula itzazue batezbesteko abiadurak eta dagozkion erroreak.
iii) Kalkula itzazue batezbesteko azelerazioak eta dagozkien erroreak.
iv) Egin ezazue, erabilitako goma-kopurua (abszisatan) versus azelerazioa (ordenatuetan eta m/sampsup2; unitatetan) ageri duen adierazpen grafikoa.
Grafikoan, sar ezazue (0,0) puntua ere.
v) Adierazpen horrek lineala izan behar du.
Grafikoki adierazitako puntuak kontutan hartuz eta karratu minimoen metodoaz, kalkula ezazue lerrozuzenaren malda (eta beraren errorea).
vi) Zer esangura du lorturiko emaitzak?

1b) Azelerazioak objektuaren masarekiko duen menpekotasuna.

Orga handi batetan kartulinazko txartel bat plastilinaz tinkatuko dugu.

Konekta ezazue fotozelula.

Fotozelula jaurtikigailutik 1m-tara jarriko da, gutxi gorabehera.

Osa itzazu honako osaketa duten ibilgailuak, elkarren jarraian: orga handi bat (2 masa-unitate); orga handi bat eta txiki bat (3 masa-unitate); 2 orga handi (4 masa-unitate); eta 2 orga handi eta txiki bat (5 masa-unitate).

Orgen arteko bilketek arazoak sortzen dituzte (batez ere, tartean orga txikia denean) eta magneto baten bidez edo plastilina-zati batez egin daitezke (hori kasu bakoitzean ikusi beharko da, multzoaren marruskadura handia edo txikia den ikusita).

Konekta ezazue aspiragailua.

Jaurtiki itzazue orgak, bi goma bultzatzaile erabiliz.

Jaurtiketa bakoitza 4 aldiz errepikatu behar da, gutxienez.

Bakoitzean, kartulinak fotozelulatik pasatzeko behar izan duen denbora idatzi behar duzue.


i) Kalkula itzazue batezbesteko denbora eta beraren desbidazio koadratikoa.
ii) Kalkula itzazue batezbesteko abiadurak eta dagozkien erroreak.
iii) Kalkula itzazue batezbesteko azelerazioak eta dagozkien erroreak.
iv) Egin ezazue, erabilitako masa-unitateen alderantzizkoa (abszisatan) versus azelerazioa (ordenatuetan eta m/sampsup2; unitatetan) ageri duen adierazpen grafikoa.
Grafikoan, (0,0) puntua ere sar ezazue.
v) Adierazpen horrek lineala izan behar du.
Grafikoki adierazitako puntuak kontutan hartuz eta karratu minimoen metodoaz, kalkula ezazue lerrozuzenaren malda (eta beraren errorea).
vi) Zer esangura du lorturiko emaitzak?

2a) Abiaduraren karratuak aplikaturiko indarrarekiko duen menpekotasuna.

2b) Abiaduraren karratuak objektuaren masarekiko duen menpekotasuna.